título Abundance

“Desirari eustea ordena mantentzea da, baina baita izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean pareta bat eraikitzea ere. Desira askatzeak, aldiz, gure zentzumenak areagotzen ditu, baina aldi berean,
KAOSA eragiten du.”

ABUNDANCEk indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jarriko du. Printze eta printzesaren istorioa desagertarazi nahi du. Obrak monogamia zalantzan jarriko du. Izan ere, oraindik hain ukiezina den bizitzeko modu honek norbanakoaren fantasiak ixilarazten ditu, benetako desirak gure buruetan giltzapetuta geratuz.

Bost interpreteek, helburu bakartzat jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna dituen maitasuna dantzatuz garaituko dute.

52 minutuko obra hau, 2022ko maiatzean Donostiako Gazteszena aretoan estreinatu zen. 

Kredituak

Zuzendaritza
OSA +MUJIKA

Dramaturgia/Koreografia
Jaiotz Osa

Interpreteak
Cristina ALDASORO
Maddi RUIZ DE LOIZAGA
Carlos OJEDA
Rafke VAN HOUPLINES
Jaiotz OSA

Musika
GARTXOT

Argiztapena
Álvaro ESTRADA

Jantziak / Eszenografia
Xabier MUJIKA

Bideoa
ETANOWSKI

Argazkiak
Mariló MIGUEZ

Ekoizpena
OSA+MUJIKA

logos abundance
Image