Expectations will not kill you buruan ditugun helburuak lortzen ez ditugunean sentitzen dugun tristezia sentimendutik abiatzen da; bizitzan itxaropen handiz espero izandako nahiak ez lortzeak eragiten digun ezegonkortasun emozionala islatzen du. Hainbeste amestu duzun une hori da lanaren abiapuntua, hainbeste atsegin duzun pertsona aurkituko duzun momentu hori… zenbat arratsalde pasa ditugu gure burua txukuntzen, zoriontsu, gauean zer gertatuko dena irudikatzen? eta nor ez da etxera zeharo triste itzuli irudikatutako ezer egi bilakatu ez ostean?
Obra berehala esperantzaren argiz beteko da, eta porrot hau ilusio bilakatuko da, helburu eta amets berriak lortzeko indarra sentituz. Azken finean, denak bizi gara modu berean, behin eta berriz desiratutako helburuak bertan behera geratu direla-eta triste, baina amets berriei esker ilusioa berreskuratuz. Gaua ez zen irudikatu genuen modukoa izan, espero genuenetik oso urrun geratu zen, baina hala ere izugarri ondo joan zen.
Ezohiko espazioetarako sorturiko 13 minutuko duoa, 2020ko Bilboko Lekuz Leku jaialdian estreinatua. Obra urte 2020ko Acieloabierto sarean hautatua izan zen.