side-area-logo
  • icon

    Ez-ohiko espazioetarako sortutako SUDDENLY pieza motzarekin hasi zuten ibilbidea 2017an, obra urte hortako Red Acieloabierto zirkuituan hautatua izan zen. Lan hori garatuz, 2018ko otsailean, 50 minutuko SUDDENLY III antzokirako obra aurkeztu zuten Donostiako Gazteszena antzokian; gerora, Danza a Escena 2019an hautatua izan zen.

     

     

    2019ko azaroan KENOPHOBIA estreinatu zuten, hiru dantzarirentzako 55 minutuko lana. Platea 2020ean, Comisión de Ballet, Danza y Artes del Movimiento de La Red-ek landutako Dantza Ikuskizun Gomendatuen 13. koadernoan eta Danza a Escena 2021ean hautatua izan ostean, estatu mailako bira osatu zuten; besteak beste Dansa Valencia, Danza Xixón eta FAM de Tenerife jaialdi garrantzitsuak bisitatu zituzten.

     

     

    2020an EXPECTATIONS WILL NOT KILL YOU, ez-ohiko espazioetarako 13 minutuko obra sortu zuten, Red Acieloabierto 2020an eta Dantza Ikuskizun Gomendatuen 14. Koadernoan hautatua izan zena, estatu mailan hamar jaialditik gora bisitatuz. Urte horren amaieran, Bilboko Azkuna Zentroaren eta Dansatelier Rotterdamen laguntzarekin LOSERen sorkuntza garatu zuten.

  • icon

    2022ko maiatzean ABUNDANCE aurkeztu zuten Donostiako Gazteszena aretoan, bost dantzariz osatutako 52 minutuko pieza.Lan hau Danza a Escena 2023an hautatua eta Sareako dantza zirkuitoaren baitan Euskadiko 10 antzokitan aurkeztua izan zen. 2022an bertan ezohiko espazioetarako BUELTAXKA estreinatu zuten DantzaHirian eta Biarritzeko Maitaldia jaialdietan.

     

     

    Beraien obretatik haratago, GHAU edo IZARO bezalako musika proiektuetan parte hartu dute. GHAUrekin arte zuzendaritza eta koreografiak sortu dituzte; IZAROrekin CERODENERO proiektuan koreografiak eta IZARO GABONETAN diskan arte zuzendaritza eta jantziak.