ILLUSTRATOR OSA MUJIKA -18

“Eraikin baten gailurrean zaudenean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu. Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentuak.”

Pieza, bihozkada horietatik abiatuta sortu da. Burutazio horiek, arrisku baten aurrean gaudela ohartarazten gaituzten seinaleak besterik ez dira, garunak kontuz ibiltzeko gogorarazteko erabiltzen duen sistema bat. Baina zer gertatuko da bihozkada horiei kasu egitea erabakitzen badut? Zer salto egiten badut? Zer musukatzen badut?

Pieza honek, bihozkada hauei jarraitzearen ondorioak islatzen ditu. Batzuetan, erokeria hauei esker jarraitzen dugu bizirik, oreka neutro batean bizitzea baino askoz aberasgarriagoa baita jauzi egitea. Lengoaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da suddenly, inguruarekin eta publikoarekin erlazionatzen dena. Arreta handia jarri dugu arropa eta musikan, koreografiak bezainbesteko garrantzia baitute.