Fobien arloan, kanpoko egoerekiko beldurra sortarazten dutenak daude; hauen aurrean ezin da inongo kontrolik eduki. Hori da kenofobiaren kasua, espazio hutsekiko beldurra. Kenofobia duten pertsonentzako, espazio hutsak beldurgarriak dira; larritasun guztiz kontrolaezina sentitzen dute, bai espazio hutsetan daudenean, baita haietan pentsatzen dutenean ere. Sintoma emozionalen artean haserrea, beldurra, tristezia edo erruaren sentimendua daude. Espazio irekia hutsunearekin eta bakardadearekin lotzen dute; fobia honek bakardadearekiko beldurrarekin erlazio zuzena du.
50 minutuko lan hau festa batekin hasten da, berehala ospakizunaren amaiera iritsiko da eta jendea joan egingo da, espazioa zeharo hutsik geratu arte. Hutsunea gonbidatuen hezurretaraino sartuko da, bakardadea eta beldurra sortuz. Bakardade honetatik abiatuz, pertsonaia bakoitzaren ezegonkortasun emozionala islatuko da. Dantzari bakoitzaren ahulezia eta beldur hauek erabiliko ditugu, amaieran ikusleari mezu positibo bat helarazteko heburuarekin.
2019ko azaroan Donostiako Gazteszenan estreinaturiko 50 minutuko obra. Obra 13o Cuaderno de Espectáculos Recomendados de Danza ren parte da (La Comisión de Ballet, Danza y Artes del Movimiento de La Red -ek osatutakoa) eta Danza Escena 2021 zirkuituan aukeratua izan zen.