loser

“Berezia nintzela esaten zidaten, behin eta berriz. Bizitzan nahi nuena lortuko nuela ere esaten zidaten, besterik gabe nahi izate hutsarekin. Errealitateak berehala esnatu ninduen; enaiz berezia eta ez dut desiratutakoa lortuko nahi izateagatik bakarrik.”

Bizitza perfektua eta arazorik gabekoa erakutsi beharra eta erreala ez den mundu baten onarpen beharra, mugagabea den hutsunea estaltzeko bidearen bila. Hori da Millenialek sentitzen duguna; kritikatua den generazio honek egi sakon bat izkutatzen du: zoriontasun eza.

Guztiz aldakorra den teknologiaren eraginez, aldaketetara erraz eta azkar ohitzen garen pertsonak gara. Bestalde nartzisistak, berekoiak, helbururik gabekoak eta alperrak garela leporatzen digute, baina guzti hau azken urteetan eguneroko errutina errazteko gizarteak doitu duen “sari azkarraren” mekanismoaren ondorio da. Ustearazi digutenaren kontra nahi dugun dena lortuko ez dugula ikusten dugunean autoestimua urratu egiten da. Generazio hau aurrekoak baino autoestimu txikiagoarekin azten ari da, sekula beteko ez dugun hutsunea betetzeko saiakera jarrai batean. LOSER obrak millenial baten buruan zer dagoen islatzeko helburua du, galtzaile sentsazio hori ere landuz.

50 minutuko bakarkako lana, Bilboko Azkuna Zentroak eta Dansateliers Rotterdamek bultzaturiko Amphytrion laguntzari esker sortua. 2020ko urrian estreinatu zen, Bilboko Azkuna Zentroan eta Donostiako Gazteszenan.

Kredituak

Zuzendaritza
OSA +MUJIKA

Dramaturgia/Koreografia
Jaiotz Osa

Interpreteak
Raymond NAVAL
Jaiotz OSA

Argiztapena
Álvaro ESTRADA

Jantziak eta eszenografia
Xabier MUJIKA

Argazkiak
Mariló MIGUEZ / Alvaro SAU

Bideoa
ETANOWSKI

Ekoizpena
OSA+MUJIKA

Banaketa
Peio Mentxaka

colaboran Azkuna Zentroa, Dans Ateliers, Donostia Kultura, Dantza Gunea y Etxepare Euskal Institutua
Image