LANA

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Arrakasta izatearen sentsazioa edo garrantzitsua eta ezinbestekoa sentitzea, liluragarria da, laneko nahiz lanaz kanpoko harremanak baldintzatzeraino. Baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

Norbaitek “eta zu nor zara?” galdetzen digunean, oso ohikoa da gure izena esaten hasi eta jarraian gure lana zein den azaltzea. Ia beti gure aurkezpen-gutunada da.

Lanerako pasioa egungo tranpa handienetariko bat da. Deigarri da gaztelerara itzulita (Pasión por el trabajo) duen jatorria: “pasión” latinezko passio (sufrimendua) hitzetik dator, eta “trabajo”, tripalium hitzetik (hiru makila, Erdi Aroko tortura tresna bati erreferentzia eginez). Gure bizitzako aukera orain eta hemen dagoela uste dugu eta ezin diogula honi ihes egiten utzi; aurrerago, etorkizunean, gure bizitza pertsonalerako denbora izango dugula pentsatuz bizi gara. Ia dena sakrifikatzen dugu gure helburu profesionalak lortzeko, gure osasun fisiko eta emozionala alde batera utziz.

LANAk lan-kultura obsesibo hau islatzen du, gure izatean eta harremanetan nola eragiten duen hausnartuz.  Bost interpretek taularatutako 60 minutuko obra da, 2025eko otsailaren 1ean Donostiako Gazteszenan estreinatua. 
Kredituak

Zuzendaritza
OSA +MUJIKA

Koreografia
Jaiotz Osa

Interpreteak
Rafke VAN HOUPLINES
Paula PARRA
Maddi RUIZ DE LOIZAGA
Adrián BOLAÑOS
Jaiotz OSA

Eszenografia + Jantzitegia
Xabier MUJIKA

Musika
Gartxot UNSAIN

Argiztapena
Isa DEL MORAL

Argiztapen laguntzaileak
Elena GARCIA
Aitor ETXEBARRIA

Argazkiak
Mariló MIGUEZ

Bideoa
Renata L. ETANOWSKI

Ekoizpena + banaketa
OSA+MUJIKA

logos abundance
Image